Yolanda Lindo Toggle

Yolanda Lindo

Yolanda Lindo

Yolanda Lindo aitzindaria izan da modako produktuak erosteko esperientzia berria sortzen, diseinua eta modaren industria bera ulertzeko modua aldarazi baitu. Haren historiak, hots, nazioarteko markarik onenak banatzeak eta bezeroarekin zuzen-zuzeneko tratua izateak ezaugarritu duenak, haren berezko jeinuaz eta haren sentsibilitateaz bat egiten du, eta Lynber marka da horren guztiaren emaitza.

Marka horren zuzendari sortzaile legez, diseinu guztiak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen die bere bezero guztiei. Diseinatzeko modu berri horrek orain arteko moda bilakaraztea eragiten du, halako moldez non arlo horretan gertatzen ari den aldaketaren aitzindari bilakatu baita: bezeroak berak diseinatzen eta eskuratzen ditu modako bere produktuak.

Partekatu