Vas hecha un cuadro Toggle

Vas hecha un cuadro

Vas hecha un cuadro

“Arteak atsegin-sentsazioak ematen dituela” erabat sinetsirik, Maite Cobo artistak “Vas hecha un cuadro” izeneko proiektua sortu zuen 2012. urtean. Jantzi eta osagai marka horrek artista horren margolanak ditu oinarri. Jantziok eta osagaiok Bilbon duen dendan merkaturatzen ditu.

Haren soineko guztiak berton fabrikatzen dira, esklusibotasunaren zigilua daukate eta artea bere eguneroko estetikan txertatu nahi duten egungo emakumeentzat taxuturik daude, 38 – 50 tailadun emakumeentzat alegia.

Serie mugatuak dira, Maite Coboren margolanetako ehun estanpatuez taxuturikoak.

Partekatu