Trapu Zarrak Toggle

Trapu Zarrak

Trapu Zarrak

2006an sortu genuen Trapu Zarrak; hain zuzen ere, partikularrentzako neurrira egindako joste-lanak eskainiz hasi genuen gure lan-ibilbidea. Eskariek gora egin zutenez, denda ireki eta gure diseinuak merkaturatzen hasi ginen. Handik urte bira, berriz, gure lokala txiker geratu zitzaigun eta, horren ondorioz, handiago batera eraman behar izan genuen negozioa; horretara, tailer-gunea ere jarri ahal izan genuen dendan (ebaketa-mahaia eta jazkigintza-makineria) eta, horrela, jauzia eman eta beste denda batzuei saltzen hasi ahal izan ginen. Horren eraginez, beste probintzia batzuetara ere heldu zen gure lana (Gipuzkoa, Araba, Nafarroa); dena den, neurrira egindako enkarguak ere mantendu genituen, batez ere ospakizun berezietarako (ezkontzak, dantzariak…).

Partekatu