Moda eta edertasunean marketin eta komunikazioa Toggle

Moda eta edertasunean marketin eta komunikazioa

Moda eta edertasunean marketin eta komunikazioa

Gaur egun moda eta edertasun enpresetako marketin eta komunikazio profesionalentzat ordezkatzen dituzten marka eta produktuen komunikazioa era profesional batean kudeatzeko, sektorea bera eta bere funtzionamendua ezagutzeaz gain, beharrezkoa da enpresak lortu nahi dituen helburuak lortzeko estrategiarik eraginkorrenak ere ezagutzea.
Ikastaro espezializatu honek aipatutako gai guztiak jorratzen ditu, helburu praktikoarekin, eta erreferentzia diren profesionalekin networking egitea eta iritziak eta esperientziak trukatzeko harremanak izatea errazten du.

Zuzendaria: Alvaro Garrido – Zuzenbide eta Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzan lizentziatua, Comillasko Unibertsitatea. Zuzendaritza Garatzeko egitaraua, IESE. CEDEP, Insead. www.compraamiga.es, www.tiendamediaset.es eta www.migimnasio.com-en zuzendaria World Premium Rates-en. Aurretik kontseilaria izan da Samsonite Co. Western Europe-n, L’Orèal Luxe-ko zuzendari nagusia, L’Orèal eta Maybellyne-ko Latinoamerikarako Merkataritza eta Marketin zuzendaria, L’Orèal-ko Espainiako Marketin zuzendaria eta “Porque yo lo valgo” kanpainaren sustatzailea.

Link

Partekatu