Maite Grande Toggle

Maite Grande

Maite Grande

Maite Grandek 2008an ekin zion bere moda ibilbideari. Denbora labur honetan zenbait diseinatzailerentzako egin du lan, besteak beste Ion Fiz-entzako. 2010ean, beste diseinatzaile batekin batera Cultto sortu zuen, bere lehendabiziko marka. 2012ko udaberrian hutsetik hastea erabaki eta Nut izeneko proiektu pertsonala hasi zuen. Gaur egun Nut-en egiten du lan, Bilboko Gregorio de la Revilla kaleko 33. zenbakian duen denda-tailerrean. Bertan bildumak sortu, neurrira diseinatu eta patronaje kurtsoak antolatzen ditu. 2008an Aldundiaren Creamodako lehen saria irabazi eta Art&Fashionen lehenengo edizioan finalista izan zen.

Partekatu