Maite Cobo Toggle

Maite Cobo

Maite Cobo

Maite Cobo artistak, “Vas hecha un cuadro” izeneko jantzi eta osagai markaren sortzaileak, 2012. urtean ireki zuen Bilboko Alde Zaharrean bere denda/galeria/tailerra. Gune horretan bi negozio-adar sustatzen ditu:
1.- “Vas hecha un cuadro” lineako jantziak, haren margolanetako diseinuak ehunaren gainean estanpaturik dituztenak.
2.- Jantzi esklusiboak, bezeroentzat beren beregi egindakoak, eskuz margotuak eta egileak sinatutakoak.

“Nire arropa ez dago joerek ezartzen dituzten arauei lotua, eta koloreez, indarrez, bizindarrez eta harmoniaz beterik dauden obrak ditu oinarri, izen berezia eta estilo berezia duten artelanak baitira. Nire soinekoak janzten dituzten pertsonek euren marka eransten diote arropari, obrarekin berarekin jardunez eta hari mugimendua emanez. Nire diseinuak adin guztiei egokitzen zaizkie, denboraz at dauden diseinu esklusiboak direlako. Pieza guzti-guztiak dira ezberdinak, zeren bezeroak bere gogoa asetzen duen arte-puska eroaten baitu etxera. Hori guztia emozioekin loturik dago.”

Partekatu