Creamoda Toggle

Creamoda

Creamoda

Creamoda moda-diseinuko lehiaketa da, diseinatzaile gazteei zuzendua. Sekulako ibiltokia dauka, bai eta 7.000 ikusle baino gehiago ere, irauten duen lau egunetan. Guztira 25 urtean egin da, eta Creamoda diseinatzaile gazteentzako helburu nagusietako bat bilakatu da. Ez da nolanahiko kontua ibiltoki batean lau jantzi konjunto diseinatzeko, prestatzeko eta aurkezteko gauza izatea epaimahai baten aurrean. Modaren munduan sona handiko pertsona garrantzitsuak izaten dira epaimahaikideak: sekulako erronka. Edizio bakoitzean babes handia ematea lortzen da, bai eta parte-hartzaile guztiak animatzea ere, haiek baitira modaren etorkizuna.

Partekatu