Comme Des Machines Toggle

Comme Des Machines

Comme Des Machines

‘Comme Des Machines’ moda eta teknologia arloetan espezializaturik dagoen estudioa da, 2012. urtean sortua. Aholkulari gisa egiten dugun lanaz gainera, iaztik hona modagintzarako 3 D sistema erabiliz inprimatzen diren soluzio biodegradagarri eta pertsonalizagarriak ere eskaintzen ditugu: uhal-belarriak, botoiak, osagarriak…

Gure ardatzak iraunkortasuna, tokikotasuna, ‘slow’ arloa, gauza txikiei dagozkien alorrak dira, eta ildo horiei jarraiki, teknologia digitalen aldeko apustua egiten dugu, paradigma berriak eraikitzeko funtsezko tresnak direla uste dugulako.

Gure bezeroen eta kolaboratzaileen artean dendak, markak eta diseinatzaileak daude: honest by bruno pieters, 44 Store, Petrucha, Jaime Mesa…

‘Comme Des Machines’ Aran Azkarate, Andrés Iglesias, Jon Mikel Azkarate eta Suso Kinki gara. Laurok, gure printer aldrarekin batera, makinen garaia pertsonen garaia izango den ideiarekin konprometiturik lan egiten dugu.

Partekatu