Alicia Rueda Toggle

Alicia Rueda

Alicia Rueda

Diseinatzaile bizkaitar honek emakumeentzako jantziak egiten ditu, oso estilo femeninoa dutenak. Kontu handiz aukeratzen ditu lehengaiak, kalitatea funtsezkoa delako haren sormen-prozesuan. Etengabe
aritzen da ikertzen eta patroigintza hobetzen, produktu erosoa lortzeko, erraz janztekoa, desberdina eta berezko estiloa duena. Duela hiru urte, ezkon-soinekoak (andregaientzat eta amabitxientzat) eta zeremonietarako arropa egiten ere hasi zen. Soineko esklusiboak egiten ditu, neurrira. Bezeroak, gainera, pertsonalizatu egin dezake jantzia, bere ideia eta gustuak markaren ezaugarriekin konbinatuz.

Partekatu