Alberto Etxebarrieta Toggle

Alberto Etxebarrieta

Alberto Etxebarrieta

Alberto Etxebarrieta autodidakta modura hasi zen lanean, duela sei urte. Alderdi formal eta materialen esperimentazioa izan ditu ardatz, eta jantzien ekoizpen seriatuaren ordez, artisau-bidea hautatu du
lanerako.
Hainbat ibiltokitan hartu du parte: Cibeleseko Ego (Madril), Modorra (Bilbo), Iqons (Bartzelona), etab. 2006ko ekainean, Benicassimeko Nazioarteko Jaialdian, diseinatzaile onenaren saria eskuratu zuen;
2007an, Creamoda Lehiaketan (Barakaldo), bilduma onenaren saria; 2010ean, nazioarteko beste bederatzi diseinatzailerekin batera, Pariseko “who’s next” ekitaldian parte hartzeko eta desfilatzeko aukeratu zuten.

Partekatu